Baluarteko erakusketa gelan eginen dute hitzordua, 14:00etan. Helduen sarrerak 65 eurotan eta haurrenak 15 eurotan daude. Kantu zaharren letrekin osatutako liburuak banatuko dituzte eta bazkalondoan kantu zaharrak kantari ariko dira.
Pandemia tarteko bi urtez egin gabe egon ondotik, Iruñeko sanferminetako kantu zaharren bazkaria berreskuratu du Angel Mariezkurrena eratsundarrak. Larunbat honetan, uztailaren 9an, izanen da, eta ohi bezala, mahai inguruan kantari aritzeaz gain, musikariek, abeslariek, dantzariek, joaldunek, erraldoiek... parte hartuko dute.
Baluarteko erakusketa gelan eginen dute hitzordua, 14:00etan. Helduen sarrerak 65 eurotan eta haurrenak 15 eurotan daude. Kantu zaharren letrekin osatutako liburuak banatuko dituzte eta bazkalondoan kantu zaharrak kantari ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.