Maiatzean baino 47 langabe guttiago erregistratu dituzte ekainean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 7a, 13:00

Ekain hondarrean 590 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, maiatz hondarrean baino 47 guttiagok. Zehazki, 590 lagun ziren izena emandakoak. Eta hala, eskualdeko langabezia maiatzean % 3,93koa izatetik, ekainean % 3,64ra izatera pasatu da. Zerbitzuen alorrean izan da jaitsierarik haundiena, maiatzean baino 44 langabe guttiago erregistratu baitira azken zenbaketan. Hala ere, alde nabarmenarekin, langabe gehien dagoen sektorea da. Ikusi hemen herriz herriko datuak.

Zerbitzuen alorrean 465etik 421era jaitsi da ekainean langabe kopurua, eta industrian ere beheiti egin du baina ez hainbertze: 103 langabe ziren maiatz hondarrean eta 98 ekain hondarrean. Eraikuntzan, ordea, bi gehiago dira enplegurik gabe daudenak (28 maiatzean eta 30 ekainean). Nekazaritzan eta abeltzaintzan 20tik 19ra jaitsi da langabe kopurua eta lehendik lanik gabe zeudenen artean, 21etik 22ra igo da kopurua. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun