Laxoa txapelketako final laurdenetan falta diren itzuliko partidak asteburuan jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 19:00

Baztan-Errekako 42. Laxoa Txapelketak aitzinera segitzen du. Atzo Doneztebe Ameztia eta Oizek final laurdenetako itzuliko partida jokatu zuten eta Oizek irabazi zuen Donezteben. Hala, finalerdietarako txartela lortu du. Final laurdenetako gainerako partidak asteburu honetan jokatuko dituzte.

Larunbatean Iruritan eta Arraiozen, eta igandean Donezteben jokatuko dituzte final laurdenetako gainerako itzuliko partidak.

Irurita Migelene eta Arraioz Zubiondoak larunbatean 17:00etan jokatuko dute Iruritan. Arraioz Sagardia eta Irurita Olari larunbatean 11:00etan ariko dira Arraiozen. Eta Doneztebe The Moment eta Doneztebe Apezetegia igandean, 11:00etan, ariko dira Donezteben.

Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partiden emaitzak
  • Arraioz Zubiondoa 4 – Irurita Migelene 9
  • Irurita Olari 8 – Arraioz Sagardia 9
  • Doneztebe Apeztegia 4 – Doneztebe The Moment 9
  • Oiz 9 – Doneztebe Ameztia 4
Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak (momentuz partida bakarra jokatua)
  • Doneztebe Amezti 3 – Oiz 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun