Buruz buruko erremonte txapelketa jokatzeko lehen koxka gainditu du Oier Apezetxea goizuetarrak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 6a, 10:00

Oier Apezetxeak buruz buruko txapelketan sartu ahal izateko lehen koxka gainditu du.

30-24 irabazi zion Oskar Urrutia II.a saldiastarrari Kutxabank txapelketarako aurrekanporaketan

Buruz buruko Kutxabank erremonte txapelketan parte hartu ahal izateko lehen bi aurrekanporaketak jokatu zituzten astearte arratsaldean Galarretan. Oier Apezetxea goizuetarrak 30-24 irabazi zion Oskar Urrutia II.a saldiastarrari eta jaialdiko lehen partidan, Martirena uitziarrak 30-17 irabazi zion Odeiri.

Goizuetarraren eta saldiastarraren arteko partida berdindua izan zen, indarrak parez pare, baina Apezetxeak hobeki asmatu zuen sakearekin une erabakigarrietan. Hainbat berdinketen ondotik, hogeita launakoa izan zen azkena eta hondarreko sei tantoak segidan egin zituen goizuetarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun