Laxoa txapelketako talde indartsuenek bideratua utzi dute finalerdietarako txartela

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 4a, 14:00

Laxoa txapelketako fina laurdenetako partidetan ez zen ezuste handirik izan.

Igande honetan jokatu dituzte Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partidak. Oraindik itzulerakoak jokatzea falta da, baina ligaxkako talde indartsuenek bideratua utzi dute finalerdietarako txartela, nahiko emaitza garbiekin. Kanporaketarik berdinduena Irurita Olari eta Arraioz Sagardia taldeek jokatu zuten (8-9). Bertze hiruetan 9-4 irabazi zuten faboritoek.

Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partiden emaitzak

  • Arraioz Zubiondoa, 4 – Irurita Migelene, 9
  • Irurita Olari, 8 – Arraioz Sagardia, 9
  • Doneztebe Apeztegia, 4 – Doneztebe The Moment, 9
  • Oiz, 9 – Doneztebe Ameztia, 4

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun