Bidasoaldeko lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko pertsona bat kontratatu nahi du Cedernak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 1a, 17:00
Lehen sektorea eta elikadura sistema suspertzeko lanetan ariko da Cedernak kontratatutako langilea.

Cederna Garalur Elkarteak pertsona bat kontratatu nahi du, Bortziriak-Malerreka-Bertizarana eskualdeko lehen sektorearen, merkaturatzeko zirkuitu laburren, talde handientzako sukaldaritzaren eta turismo eta merkataritza sektorearen arteko sinergia-aukeretan oinarrituriko eskualdeko ekintza plana martxan jar dezan.

Lanpostu horretarako eskatzen diren gutxieneko baldintzak hauexek dira: Nekazaritza-adar batean, ingurumen-zientzietan eta/edo antzekoetan tituluduna izatea, euskalduna izatea (B2 maila egiaztatu edo baliokiderekin), eta B1 gida-baimena edukitzea.  Horiez gain, positiboki baloratuko da lanpostuarekin lotura duen prestakuntza osagarria, lanbide-esperientzia eta eskualdea ezagutzea.

Lanaldi erdiko kontratua izanen da, abenduaren 31ra arte, eta lana egoki burutuz gero, kontratua luza daiteke.

Curriculumak, hizkuntza-titulazioen kopia konpultsatuak eta lanbide-bizitzaren ziurtagiria info@cederna.es helbidera bidaliko dira, eta mezuaren izenburua "BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANAKO ELIKADURA TEKNIKARIA" izanen da.  Epea 2022ko uztailaren 15ean, 14:00etan, bukatuko da.  Aukeraketa-prozesuari buruzko argibide gehiago jaso dezakezue www.cederna.eu/eus webgunean edo 948 20 66 97 telefono-zenbakian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun