Larunbatean jokatuko dituzte Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako finalak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 15:00
Larunbatean finalak jokatuko dituzten Baztango pilotariak entrenatzaileekin.

Txikien txapelketan (seinak, kimuak, haurrak) Bera eta Doneztebe ariko dira elkarrren kontra, eta nagusien txapelketan (kadeteak, gazteak eta nagusiak) Baztan eta Larraun. 

Larunbatean bukatuko da Iruñeko Labrit pilotakeuan maiatzean hasitako Herriarteko Pilota Txapelketaren bidea.  Bertan jokatuko dituzte finalak: 11:00etan hasita txikien txapelketako hiru partidak, eta 17:00etan, aldiz, helduen hiru partidak.

Ziurra da txikien txapelketako txapela eskualdera etorriko dela, Bera eta Doneztebe arituko baitira nor baino nor. Helduen txapelketan, aldiz, Baztango pilotariak Larraungoen kontra ariko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun