Laxoa txapelketaren final laurdenetako joaneko partidak igandean jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2022ko eka. 30a, 10:00
Oiz eta Doneztebe Ameztiaren arteko final laurdenetako partida Oizko plazan jokatuko dute igande arratsaldean.

Lehen fasea akituta, Laxoa Elkarteak antolatutako 42. Laxoa txapelketao final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dituzte uztailaren 3an, igandean, txapelketan parte hartu duten lau herritako plazetan, Arraiozen, Iruritan, Donezteben eta Oizen.

Irurita Migelene eta Doneztebe The Moment nagusi izan diren ligaxka baten ondotik, orain kanporaketen txanda da. Irurita Migelenek Arraioz Zubiondoa izanen du aurkari eta Doneztebe The Moment-ek Doneztebe Apeztegia izanen du. Azken hau, kanporaketa gogorra izan daiteke, izan ere, Doneztebe The Moment-ek orain arte partidu guztiak irabazi baditu ere, azken urteetan Apeztegia beti finalerdietan izan da. Bertze kanporaketak hauek dira: Irurita Olari-Arraioz Sagardia eta Oiz-Doneztebe Ameztia. 

 

Final laurdenetako joaneko partidak

  • Arraioz Zubiondoa - Irurita Migelene, igandean 12:00etan.
  • Irurita Olari - Arraioz Sagardia, igandean 16:30ean.
  • Doneztebe Apeztegia - Doneztebe The Moment, igandean 17:00etan.
  • Oiz - Doneztebe Ameztia, igandean 17:00etan.
Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun