2023ko lan egutegia: ikusi hemen datorren urtean Nafarroan izanen ditugun besta egunak eta zubiak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 21:00

Astelehena izanik ere, 2023ko abenduaren 4a jaieguna izanen da Nafarroan. Izan ere, Nafarroaren Eguna, abenduak 3, igandea izanen baita eta, ordainetan, astelehena gorriz markatua etorriko da egutegietan.

Hauek dira heldu den urtean Nafarroan izanen ditugun jaiegun ordainduak eta berreskuratu behar ez direnak. Eta 2023ko egutegian gorriz markatuak ikusiko ditugun egunei, udalerri bakoitzeko besta nagusiaren eguna gehitu beharko zaio.

Hauek dira 2023ko Nafarroako egutegietan gorriz markatuak ikusiko ditugunak:

  • Urtarrilak 6: Errege eguna.
  • Apirilak 6: Ortzegun Santua.
  • Apirilak 7: Ortzirale Santua.
  • Apirilak 10: Pazko astelehena.
  • Maiatzak 1: Langileen eguna.
  • Uztailak 25: Santio Eguna.
  • Abuztuak 15: Ama Birjinaren eguna.
  • Urriak 12: Espainiako Besta Nazionala.
  • Azaroak 1: Santu guztien eguna.
  • Abenduak 4: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.
  • Abenduak 6: Espainiako konstituzioaren eguna.
  • Abenduak 8: Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
  • Abenduak 25: Gabonak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun