Falta ziren bi partidak jokatuta erabakita gelditu dira laxoa txapelketako final laurdenetako gurutzaketak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 19:00

Doneztebek hiru talde sailkatu ditu eta bat segurua da finalerdietan.

Asteburu honetan jokatu dira Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako ligaxka bukatzeko falta ziren bi partidak. Alde batetik, Oiz eta Doneztebe Titiren arteko partidua jokatu zen, eta oiztarrak izan ziren garaile. Bertze aldetik, Doneztebe The Moment eta Irurita Olariren arteko partidan, doneztebarrek lortu zuten garaipena. 

Final laurdenetako gurutzaketak

Honela gelditu da sailkapena jardunaldi guztiak jokatu eta gero: A multzoan Irurita Migelene lehenbizikoa, Arraioz Sagardia bigarren, Oiz hirugarren eta Doneztebe Apeztegia laugarren. B multzoan, berriz, Doneztebe The Moment lehenbizikoa, Doneztebe Ameztia bigarren, Irurita Olari hirugarren eta Arraioz Zubiondoa laugarren.

Horrela gelditu dira final laurdenetako kanporaketak:

  • Irurita Migelene - Arraioz Zubiondoa
  • Arraioz Sagardia - Irurita Olari
  • Oiz - Doneztebe Amezti
  • Doneztebe Apeztegia - Doneztebe The Moment

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun