Nafarroako Haur Eskolen Martxarekin bat egin dute Baztango, Berako, Doneztebeko, Leitzako eta Lesakako haur eskolek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 09:30

Haur eskolaz haur eskola bakoitzaren eskaerak postontzi batean bildu dituzte ortziraletik igandera egin duten Nafarroako Haur Eskolen Martxan. Atzo, igandea, martxak Elizondon, Beran eta Leitzan geldialdia egin zuen, bertzeak bertze, Baztan, Bera, Doneztebe, Leitza eta Lesakako haur eskoletako aldarrikapenak biltzeko.

Atzo goizean Garesetik abiatu zen martxa, eta haur eskolen aldarrikapenak biltzeko postontzia arratsaldean Elizondora ailegatu zen. Baztan Haur Eskolaren atarian Ultzamako eta Baztango haur eskolen eskaerak bota zituzten postontzira.

Elizondotik Berara joan zen martxa eta han Berako, Doneztebeko eta Lesakako haur eskolen aldarrikapenak bildu zituzten.

Martxa Leitzako plazan bukatu zen, Leitzako, Lekunberriko eta Basaburuko haur eskolen eskaerak hartuz.

Ikusi hemen Berako Mukixu Haur Eskolaren aldarrikapenak bideoan:

 

Ikusi hemen Baztan Haur Eskolan aldarrikapenak biltzen aritu zirenei egindako harrera. Josune Galarregi haur eskolako guraso ohiak sehaska kanta kantatu zuen:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun