Euskal Herriko erremonte txapelketa jokatuko dute igandean Olaberrian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 25a, 11:00
Sanferminetako erremonte txapelketan bezala, Euskal Herrikoan ere bikote eginen dute Ezkurra II.ak eta Juaneneak.

San Juan bestak direla eta, Olaberriako frontoian Euskal Herriko erremonte txapelketa jokatuko dute igande eguerdian. Lehen partidan, Goikoetxea eta Aritz Zubiri goizuetarra, Loitegi eta Larrañagaren kontra ariko dira eta bigarrenean, Segurola eta Barrenetxea, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra. Partidak 30 tantora izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun