Laxoa txapelketan final laurdenetako protagonistak erabakiak daude, baina ez gurutzaketak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 20:00
Arraiozko bi taldeek lortu dute final laurdenetarako sailkatzea.

Doneztebe Titi eta Irurita Arkupe txapelketatik kanpo gelditu dira

Joan den asteburuan jokatu dira ligaxkako faseko azken jardunaldiko partidak. Nahiz eta gauza aunitz erabakita gelditu diren, oraindik gibelatutako bi partida (bana multzo bakoitzean) daude. Hortaz, oraindik, ez daude final laurdenetako gurutzaketak guztiz erabakiak.

A multzoan, Irurita Migelene izan da buru, 19 punturekin. Bigarren postuan, Arraioz Zubiondo gelditu da, 14 punturekin. Beheko aldetik, aldiz, albiste txarrak Doneztebe Titirentzat, txapelketatik kanpo gelditu baita 5 punturekin. Hirugarren eta laugarren postuan, Doneztebe Apeztegia eta Oiz daude, baina oraindik, oiztarrek partida bat faltan dute Doneztebe Titiren aurka. Hori irabaziz gero, hirugarren postua beraientzat izanen litzateke.

B multzoan, Doneztebe The Moment izan da jaun eta jabe, txapelketako partida guztiak irabaziz 18 punturekin. Irurita Arkupe, aldiz, kanporatua gelditu da 5 punturekin. Arraioz Zubiondo izan da sailkapeneko laugarrena. Bigarren eta hirugarren postuen lehian Doneztebe Amezti eta Irurita Olari daude, 14 eta 12 punturekin. Irurita Olarik oraindik The Moment-en aurka jokatzeko partida bat dauka eta hor erabakiko da zein postutan sailkatuta gelditzen diren Amezti eta Olari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun