Espainiako ipar martxa txapelketan ongi ibili dira eskualdeko kirolariak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 16:00
Goitian Alejandro Ordoki, Ramontxo Arandia eta Jon Medrano. Beheitian Olatz Goñi. Lan ederra egin zuten denek.

Aipatzekoa Ramontxo Arandia beratarraren hirugarren postua sailkapen orokorrean (bigarren beterano A mailan) eta Elizondoko Olatz Goñiren hirugarren postua Nafarroako infantil mailako selekzioarekin.

Tavernes de la Valldingan (Valentzia) jokatu zen Espainiako ipar matxa txapelketa ekainaren 18an eta Elizondoko Ttuku-Ttuku ipar martxa taldekoek emaitza politak lortu zituzten. Ramontxo Arandia Goldarazena beratarra hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta Jon Medrano Ruiz elizondoarra bosgarren (2. eta 3. beterano A mailan, hurrenez hurren). Olatz Goñi Medrano elizondoarra zazpigarren izan zen Infantil kategorian eta, taldeka, Nafarroako selekzioarekin, hirugarren izan zen Azagrako Aimarrekin batera. Alejandro Ordoki lesakarra 98. izan zen sailkapen orokorrean eta 22. beterano C mailan.

Elizondoko Olatzek eta Azagrako Aimarrek osatu zuten infantil mailako Nafarroako taldea. Hirugarren izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun