Ikasturte bukaera bete-betea izan du Elizondoko Abesbatza Ttikiak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 17:00

Ekitaldiz beteriko ikasturte bukaera izaten ari da Elizondoko Abesbatza Ttikia. Ekainaren 11n Irurita Tantak ikuskizunean hartu zuen parte, ekainaren 17an Beran emanaldia eskaini zuen Toki Ona institutuko irakasle talde batekin batera, eta borobiltzeko asteburu berean Algortan(Bizkaia) bertze bi abesbatzekin batera topaketak egin dituzte. Argazkia eta bideoa: Valledebaztan.com eta Maki Urtasun.

Beran, bertzeak bertze, Itoiz taldearen lau teilatu abesti ezaguna kantatu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun