Torturatuentzako «aitortza» eta «ordaina» aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 11:00
Nafarroako torturaren sareko kideak manifestazioaren aurkezpenean. Irudia: Euskalerria Irratia

Nafarroako Torturatuen sareak manifestazioa antolatu du larunbaterako Iruñean. 'Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermea' lelopean 17:00etan aterako da mobilizazioa Iruñeko autobus geltokitik. 

«1960tik 2012ra arte izandako tortura kasuak ofizialki aitortzeko urrats sendoak egitea eskatzen dugu, hainbertze hamarkadatako inpunitatea bukatzeko. Gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea».  Mobilizazioaren aurkezpenean antolatzaileek azaldu zutenez, 150 eragile sozial, sindikal eta politikoren babesa jaso dute dagoeneko, eta, aurretik, baita berrehun bat kulturgilerena ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun