Miguel Indurain Fundazioak 313.956 euro emanen dizkie Nafarroako 151 kirolariri

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 22a, 13:00
Herrri kirol programari dagozkion bekadunetako batzuk, tartean Beti Gazteko sokatira taldekoak eta Nerea Sorondo aizkolari beratarra.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak, Oian Canabal eta Joseba Aldabe pilotari igantziarrek, Nerea Sorondo aizkolari beratarrak eta Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eskuratuko dute

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 151 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2021ean lorturiko emaitzak direla eta. Denera, 313.956 euro banatuko ditu.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren baitan eta emaitzen arabera, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 9.000 euro jasoko ditu.

Euskal pilota programan, Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek 900na euro jasoko dituzte, eskuz binaka lortutakoagatik.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien jaso dutenak. Honela, 300na euro jaso dituzte, Iñigo Altzugarai Legazkue, Aitziber Goienetxe Batiz, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Amaia Leiza Igarzabal, Maddalen Lopez Tapia, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Arritxu Muxika Carrion, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Karmele Pikabea Baleztena, Eneko Saldias Otxotorena, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Oskar Telletxea Martiarena, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien eta Beñardo Iantzi tiralariek. Hauetaz gain, Berako Nerea Sorondo aizkolariak 350 euro jaso ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun