Lapaitza Gazte Asanbladaren bilera irekia eginen dute ortziralean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 16:00
Malerrekako Gazte Asanbladako kideak mendi irteera batean, artxiboko irudian.

Berriki ezagutarazi dute Lapaitza Malerrekako eta Bertizanarako Gazte Asanblada, eta ortziralean Donamaria bilduko dira asanblada irekia egiteko.

18:00etarako egin dute hitzordua Donamariako Plazan batzar irekia egiteko. Bileraren ondotik, 19:30ean Lau Haizetara taldearen kontzertu akustikoa izanen dute, eta 21:00etan afari autogestionatua. Pintxoak izanen direla ere iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun