Laxoa txapelketako hamargarren jardunaldia jokatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 17a, 15:00
Arraiozko plazan bi partida jokatuko dituzte igande arratsaldean.

Heldu den astean gibelatutako partida batzuk jokatzea bakarrik faltako da final laurdenetako gurutzaketak erabakitzeko 

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu dute igandean, lehen faseko azkena.Igande arratsaldean bi partida jokatuko dituzte Arraiozko plazan eta bertzea Doneztebeko Bear-Zanan. Halere, gibelatutako partida batzuk jokatzea faltako da final laurdenetako gurutzaketak erabakitzeko.

Hamargarren jardunaldiko partidak

A multzoa

  • Oiz – Doneztebe Titi, gibelatua.
  • Arraioz Sagardia - Irurita Miguelene , igandean 18:00etan.

B multzoa

  • Arraioz Zubiondoa – Doneztebe The Moment, igandean 16:00etan.
  • Doneztebe Ameztia – Irurita Arkupe, igandean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun