Elizondoko Abesbatza Ttikiak eta Toki Ona Kantarik kontzertua eskainiko dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 12:00

Azken asteetan Elizondoko Abesbatza Ttikiko zuzendariak kantu tailerra eskaini die Berako Toki Ona Institutuko 16 irakasleri, eta ikastaro horretan ikasitakoa erakutsiko dute ortziraleko kontzertuan. Toki Ona kantariko kideez gain, Elizondoko Abesbatza Ttikiko kideek ere hartuko dute parte kontzertuan. Emanaldia 18:15ean hasiko da Berako Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun