Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa Txikiko finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 13:00

Ligaxka fasea bukatuta, eskualdeko hiru herrik lortu dute finalerdietarako pasea: Berak, Doneztebek, eta Leitzak. 

Larunbatean jokatuko dituzte txikien txapelketako finalerdiak Iruñeko Labrit pilotalekuan 09:30ean hasita. Haurren, kimuen eta seinen arteko partidak izanen dira. 

A multzoko finalerdia jokatuko dute lehenengo, eta eskualdeko bi ordezkari lehiatuko dira: Doneztebe eta Leitza. Ondotik, B multzoko finalerdian, Berako pilotariak Esteribarkoen kontra ariko dira. 

Irabazleek uztailaren 2an jokatuko dute finala, hau ere Iruñeko Labrit pilotalekuan. 

 

Helduen txapelketa, ligaxkan

Helduen txapelketari dagokioenez,  ligaxka fasean jarraitzen du txapelketak eta azken jardunaldia izanen dute asteburuan. Kasu honetan, Baztan, Leitza eta Doneztebe dira eskualdeko ordezkariak. 

Ortziralean, ekainaren 17an, Baztango pilotariak Lizarrako pilotarien kontra ariko dira bertako pilotalekuan 18:00etan hasita. Larunbatean aldiz, Doneztebe eta Leitzaren txanda izanen da. Elkarren kontra ariko dira Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan 09:00etan hasita. 

Heldu den asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak, eta finala, aldiz, uztailaren 2an Iruñeko Labriten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun