Julian Iparragirre pilota esataria 'Biba zuek' saioan izan da

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 16:00

Euskadi Irratian urte luzez pilota esatari lanetan aritu den Julian Iparragirre ETB1eko Biba Zuek saioan izan zen astelehenean. Maiatzaren 29an jokatutako buruz buruko partida izan zen eman zuen azkena eta egun berezi hori eta 20 urteko ibilbidea izan zuen hizpide telebistan Arantzan sortu eta Leitzan bizi denak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun