Ortziralean hasita Bidasoko Bide Berdean garbiketa lanak eginen dituzte bi astez

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 15a, 11:30

Uraren Bailarak-ek jakinarazi duenez, garbiketa eta mantentze lanak eginen dituzte. Bidea ez dute itxiko baina «poliki ibiltzeko eta langileen lana errespetatzeko» eskatu dute. Ortzirale honetan, ekainaren 17an, hasiko dira lanak egiten, eta bi aste iraunen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun