Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 14a, 17:00
Laxoa txapelketako lehen fasea akitzeko partida bakan batzuk jokatzea bertzerik ez da falta.

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, lehen faseko azkenaurrekoa. Final laurdenetako protagonistak zein izanen diren ez dago guztiz erabakia, baina bai bideratu xamarra.

Bederatzigarren jardunaldiko emaitzak

A multzoa

Arraioz Sagardia, 9 – Oiz, 4

Irurita Miguelene, 9– Doneztebe Apeztegia, 2

B multzoa

Irurita Olari,  9 – Irurita Arkupe, 7

Arraioz Zubiondoa, 9 - Doneztebe Ameztia, 8

 

Jardunaldi bakarra falta da lehen fasea akitzeko (nahz eta talde batzuk bi partida jokatzekoak dituzten oraindik) eta final laurdenetarako sailkapena ez dago guztiz erabakia oraindik. A multzoan Irurita Miguelene dago sailkapen buruan, baina Arraioz Sagardia hurbil du, bi puntura. Bi lehenbizikoak izanen dira seguru multzoan. Bosgarren postua uzteko lehian, Doneztebe Titik falta zaizkion bi partidak irabazi beharko lituzke nahtaez.

B multzoan Doneztebe The Moment taldeak segurtatua du lehen postua eta final laurdenetatik kanpo uzten duen bosgarren postua Irurita Arkuperentzat izanen dela dirudi, Arraioz Zubiondok Doneztebe Ameztiari irabazi ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun