Nafarroako mendi bizikleta txapelketa irabazi dute Eneit Bertiz sunbildarrak junior mailan eta Iñaki Villoria iruritarrak master-50 kategorian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 14a, 09:00
Sunbillako Eneit Bertiz eta Iruritako Hodei Aleman, junior mailako podiumeko bi koska gorenetan. Hirugarren, Urkia taldeko Eneko Balda.

Mendi bizikletako VI. Javier Marquez saria jokatu zen ekainaren 11n Irunberrin eta kadete, junior eta master mailan Nafarroako txapelketa ere bertan erabaki zen. Junior mailan, Katea Bike taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra suertatu zen txapeldun, Baztandarra-Malkorra-Josenea taldeko Hodei Aleman iruritarra bigarren eta Urkia taldeko Eneko Balda hirugarren (argazkian).

Master-50 kategorian Sarribikes taldeko Iñaki Villoria iruritarra  izan zen txapeldun, master-30 kategorian Beti Gazteko Gaizka Otxandorena hirugarren eta master-40 kategorian, Ulibeltzak taldeko Garikoitz Larraburu hamabigarren.

Kadete mailan, Nafarroako txapeldunorde izan zen Iturrotz txirrindulari taldeko Jon Egizabal Sagastibeltza leitzarra, bosgarren Euskal kopako sailkapenean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun