Etxauriko harriarekin hitzordua dute igandean bortz harri-jasotzailek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 10a, 20:00

Josetxo Urrutia leitzarra Etxauriko harria altxatzen. Aurten ez da eskualdeko harri-jasotzailerik izanen.

XVII. Etxauriko Harria jaialdia antolatu dute Etxauriko udalak eta Lurgorria kultur elkarteak ekainaren 12an, Albesto Lakosta zenaren omenez. Igandean 13:00etan hasiko da ekitaldia Etxaurin eta bortz harri-jasotzaile ariko dira, alerik ere ez eskualdekoa.

Bortz harri-jasotzaileetatik lau gipuzkoarrak izanen dira: lehiaketa bortz aldiz irabazteaz gain, 17 altxaldirekin marka duen Aimar Irigoien errezildarra (2013, 2017 eta 2019an lortu zuen altxaldi kopuru hori), Goenatxo III.a azkoitiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra (2015ean eta 2016an irabazle) eta Imanol Royo Lartain zarauztarra, 17 urterekin, parte-hartzaile gazteena. Beraiekin batera, Sergio Mielgo madrildarra ariko da (2018an irabazle izan zen).

Etxauriko harria landugabeko garri bat da, 136 kilo eta erdikoa. Irregularra izaki, zaila da jasotzen. Etxaurin ardo botilekin harria altxatzeko apustuak egiten ziren aspaldian. 2000. Urtean herriko Albesto Lakosta hil zem eta bere omenez 2006an tradizioa berpiztu eta Alberto Lakosta Memoriala antolatu zen. Patxi Larretxea arraioztarra izan zen lehen irabazlea, hamar jasoaldirekin. Josetxo Urrutia leitzarrak ere irabazi zuen hirugarren edizioa, 2008koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun