Katea Bikeko Koldo Herrera hirugarren izan zen Ordiziako Oianguko BTT sari nagusian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 10a, 11:00
Koldo Herrera Ordiziako proban. 23 urtez beheitiko kategorian hirugarren izan zen sunbildarra.

23 urtez beheitiko kategorian igo zen podiumera eta Eneit Bertiz laugarren izan zen junior mailan

Katea Bike Team taldeko mendi bizikletako txirrindulariek lanean segitzen dute. Joan den asteburuan Ordizian jokatu zen Euskadiko Openerako baliagarria zen Oianguko BTT sari nagusia eta Koldo Herrera sunbildarra podiumera igo zen, 23 urtez beheitiko kategorian hirugarren izan baitzen. Eneit Bertiz sunbildarra laugarren izan zen junior mailan eta Igor Agestak lasterketa utzi behar izan zuen gurpila zulatuta.

Eneit Bertiz Ordiziako probako ibilbideko salto batean.

Ekainaren 11n, larunbatean, konpetizioarekin segituko dute. Herrera eta Bertiz Irunberrin ariko dira , Euskadiko  Openeko eta Nafarroako txapelketako probetan, hurrenez hurren. Agesta, berriz, Kanpezun lehiatuko da Eusko Bike Challenge txapelketako proban.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun