Euskal Herriko II. Disko Golf txapelketa jokatuko da ekainaren 11n Bizkaian, Sestao-Portugaleteko zelai berrian eta bertan parte hartzekoak dira Baxi Basajaun taldeko hiru kirolari: han eta hemen, beterano mailan lehian ari diren Mikel Ibarrola doneztebarra eta Iñaki Gonzalez Olaizola eta gisa honetako konpetizio batean lehen aldiz lehiatuko den Oier Erkizia Doneztebeko gaztea.
Mendaur eta Toki Onako ikasleekin topaketa igandean Irrisarrin
Disko golf kirola ezagutzera emateko helburuarekin, Doneztebeko Mendaur eta Berako Toki Ona institutuetan kirol hau landu dute azken hilabeteetan. Ikasgelan landutakoa Igantziko Irrisarri Landeko zelaian plazaratzeko aukera izanen dute igande honetarako prestatu duten topaketan. 10:00etan dute hitzordua Irrisarrin.