Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 9a, 19:00
Arraiozko plazan bi partida jokatuko dituzte igande arratsaldean.

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, lehen faseko azken-aurrekoa. Oraindik gauzak erabakitzeko daudela kontuan hartuz, partida interesgarriak jokatuko dituzte Doneztebeko Bear-Zanan larunbat arratsaldean eta Arraioz eta Iruritako plazetan igande arratsaldean. Iruritako partida, gainera, euskal pilotaren ondareari buruzko jardunaldien egitarauan ere sartua dago.

Bederatzigarren jardunaldiko partidak

A multzoa

  • Arraioz Sagardia – Oiz, igandean 15:30ean.

Irurita Miguelene – Doneztebe Apeztegia, igandean 17:00etan

B multzoa

  • Doneztebe The Moment – Irurita Olari, larunbatean 17:00etan.
  • Arraioz Zubiondoa - Doneztebe Ameztia, igandean 17:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun