Haur eskolen plataformak deituta manifestazioa eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 11:00

Haur eskolen duintasunaren aldeko borrokak aitzinera segitzen du. Hilabete baino gehiago pasatu da Nafarroako hainbat haur eskolek greba hasi zutenetik –tartean Baztan, Bera, Leitza eta Lesakako haur eskolak–, baina geroztik Nafarroako Gobernuarekin egin dituzten bileretan ez dute euren aldarrikapenak bermatzea lortu. Hala, larunbat honetan, ekainaren 11n, manifestazioa eginen dute Elizondon eta bezperan, elkarretaratzea Leitzan.

Manifestazioa 12:00etan hasiko da, Elizondoko plazan, eta bertzeak bertze, joaldunek, gaiteroek, txarangak... parte hartuko dute. Leitzako elkarretaratzea, berriz, ortziralean, ekainaren 10ean, 18:00etan eginen dute, plazan.

Hilabete honetan hainbat izan dira haur eskolen borrokaren bat egin izan duten herritarrak eta eragileak. Argazki bilduma eta bideo hauek, erraterako, Etxalarko dantzariek, Leitzako merkatariek eta EH Mendi Erronkako parte hartzaileek, Gabezin eta Trikidantz musika taldeek, Joseba Olagarai kazetariak... erakutsi dieten babesaren lekuko dira. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun