Laxoa txapelketako bi jardunaldi jokatu dituzte egunotan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 20:00
Laxoa partida ikusgarriak eskaini dituzte egunotan.

Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako jardunaldi bikoitza jokatu dute ortzegunetik hasita igandera bitarte. Ortzegunean eta ortziralean zazpigarren jardunaldiko hiru partida jokatuko dituzte eta igandean, zortzigarren jardunaldi osoa.

Ekainaren 2an, ortzegun arratsaldean zazpigarren jardunaldiko bi partida jokatu zituzten Doneztebeko Bear-Zanan. A multzoan, Doneztebe Apeztegiak 9-6 irabazi ziom Arraioz Sagardiari eta Doneztebe Titi eta Irurita Migueleneren artekoa bertan behera utzi behar izan zuten, iruritarrak 4-7 irabazten ari zirela. Ekainaren 3an, ortzirale arratsaldean, berriz, Irurita Arkupek 7-9 galdu zuen Doneztebe The Moment taldearen kontra. Irurita Olarik Arraioz Zubiondoren kontra jokatu beharreko zazpigarren jardunaldiko partida, berriz, gibelatu dute.

Zortzigarren jardunaldia igandean

Txapelketako zortzigarren jardunaldiari dagozkion partidak, berriz, ekainaren 5ean, igandean jokatu dituzte, emaitza hauekin:

  • Irurita Migelene, 6 – Oiz, 9
  • Doneztebe Amezti, 9 – Irurita Olari, 7
  • Arraioz Zubiondo, 9– Irurita Arkupe, 7
  • Doneztebe Titi, 3 – Doneztebe Apeztegia, 9

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun