VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi du Hodei Lujanbio goizuetarrak Oiartzunen

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 17:00
Apezetxea (3.), Lujanbio (1.) eta Zunzunegi (2.), VII. Intxixu Traileko podiuma.

Manttaleko Asier Apezetxea aranaztarra hirugarren izan zen

VII. Intxixu Trail lasterketa egin zuten ekainaren 5ean Oiartzunen. 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa burutzen bizkorrena Hodei Lujanbio goizuetarra izan zen (1.19.06), bigarren Legorretako Aitor Zunzunegi (1.19.07) eta hirugarren Manttale taldeko Asier Apezetxea aranaztarra (1.20.33). Denera 144 kirolarik burutu zuten proba.

Emakumezkoetan Nerea Amilibia zarauztarra nagusitu zen (1.35.46), Larraitz Etxebeste oiartzuarraren (1.36.53) eta Ainhoa Caporossi zumaiarraren aitzinetik (1.43.42).

Eskualdeko bertze kirolariei dagokienez, Beti Gazteko Juan Mari Indakoetxea lesakarra hogeita hemezortzigarren izan zen (1.38.30) eta Manttaleko Josema Huizi beratarra hogeita hemeretzigarrena (1.38.31). Biak elkarrekin helmugaratu ziren. Beti Gazteko Mikel Leiza lesakarra 61. Izan zen (1.46.56).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun