AEK dagoeneko hasi da ikasturte berria prestatzeko lanetan eta erakundearen helburu nagusia «jende gehiagorengana» ailegatzea da. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua eskainiko dute. Horrekin batera, Foruko barnetegia urte osoan irekiko dute.
Datu onak 2021-2022 ikasturtean
AEK-ko ordezkariak «hagitz kontent» daude aurtengo ikasturtearekin. Batetik, pandemiaren eragina euskaltegietatik «guztiz desagertzen» ari delako, eta, bertzetik, aurten «aitzineko ikasturtean baino % 5 ikasle gehiago» matrikulatu direlako euskara ikastaroetan.
Aurretiko izen-ematea
Matrikulazioa webgunearen bidez nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke –100 euskaltegitik goiti daude Euskal Herrian–. Informazio gehiago aek.eus-en.
