Lehen aldiz euskal ligara igotzea lortu dute Beti Gazteko jubenilek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 07:00

Beti Gazteko jubenilak, euskal ligara igotzea lortu ondotik, larunbatean Mastegin.

Larunbatean Mastegin jokatutako igoera fasean Arabako eta Bizkaiko taldeei nagusitu zitzaien Lesakakoa

Doneztebeko futbol talde nagusiak denboraldiko azken partida galdu zuen Iruñean, Gure Txokoako infantilek kopako finala galdu zuten eta Doneztebeko kadeteek ere finalerdia galdu zuten.

Beti Gazteko jubenilek historian lehen aldiz euskal ligan jokatzeko aukera izanen dute. Igoera fasea larunbatean Lesakan jokatzea egokitu zen, eta Arabako eta Bizkaiko ohorezko mailan txapeldunorde izan diren taldeekin aritu zen Gipuzkoan txapeldunorde izan den Beti Gazte, 45na minutuko hiru zatitan. Arabarrei erraz nagusitu zitzaien (3-0) eta bizkaitarren kontrako azken lehia estuan, berdinketa aski bazuten ere, azken minutuan Luken Urtxegi igantziarrak sartutako gol bikainak [Bideoan ikusgai] segurtatu zituen garaipena eta igoera eta zoramena ekarri zuen Mastegiko zelaira eta harmailetara. Doneztebe futbol talde nagusiak maila autonomikoko azken partida galdu zuen Iruñean, eta datorren denboraldian preferente mailan aritu beharko da. Doneztebeko kadeteek eta Gure Txokoako infantilek, berriz, kopako finalerdia penaltietan gainditzea lortu zuten, baina finala galdu zuten. Oraindik ez da futbol denboraldia bukatu, Baztango jubenilek kopako finalerdia jokatzekoa baitute heldu den asteburuan.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera faseko azken partida

  • CD Universidad de Navarra 3 - Doneztebe FT 2 (Xabi Erasun eta Enaitz Iriarte)

Jubenilak ohorezko mailatik euskal ligara igotzeko fasea Lesakako Mastegin

  • Beti Gazte 3 (Asier Larralde, Asier Taberna eta Mattin Lekuona) - Iru-Bat Santa Lucia 0
  • Iru-Bat Santa Lucia 1  - Loiola Indautxu 1
  • Loiola Indautxu 0 – Beti Gazte 1 (Luken Urtxegi)

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako finalerdia

  • Doneztebe FT 1 (Izei Astibia) – CD San Cernin A 2

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopako finalerdia

  • Lagun Onak A 1 - Gure Txokoa 1 (Inhar Taberna). Penaltitan 5-6 irabazi beratarrek.

Mutiko infantlk, Gipuzkoako kopako finala

  • Santo Tomas Lizeoa 3 – Gure Txokoa 0

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun