Euskal ligarako igoera jokoan izanen dute Beti Gazteko jubenilek larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 3a

Beti Gazteko jubenilek euskal ligara igotzeko lehia izanen dute larunbat goizean Mastegin, Arabako eta Bizkaiko taldeen kontra.

Futbolean, Doneztebeko talde nagusiak denboraldiko azken partida jokatuko du Iruñean eta Doneztebeko kadeteek eta Gure Txokoako infantilek kopako finalerako txartela jokoan izanen dute

Behin ekainean sartuta, murritz gelditu da asteburuko kirol agenda, baina halere partida garrantzitsuak gelditzen dira oraindik jokatzeko. Erraterako, Beti Gazteko jubenilek Lesakan jokatuko dute larunbatean euskal ligara jokatzeko fasea, Arabako eta Bizkaiko ohorezko mailan txapeldunorde izan diren taldeekin. Doneztebe futbol talde nagusiak maila autonomikoko azken partida jokatuko du larunbatean Iruñean, datorren denboraldian preferente mailara jautsiko dela jakitun. Doneztebeko kadeteek eta Gure Txokoako infantilek, berriz, kopako finalerdia jokoan izanen dute, finalerako txartel baten bila. Baztango jubenilek hurrengo asteburuan jokatuko dute kopako finalerdia.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera faseko azken partida

  • CD Universidad de Navarra - Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan Nafarroako Unibertsitatean.

Jubenilak ohorezko mailatik euskal ligara igotzeko fasea

  • Beti Gazte - Iru-Bat Santa Lucia, larunbatean 10:30ean Lesakako Mastegin.
  • Lehen partidako galtzailea - Loiola Indautxu, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.
  • Loiola Indautxu – lehen partidako irabazlea, larunbatean 12:30ean Lesakako Mastegin.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako finalerdia

  • Doneztebe FT – CD San Cernin A, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopako finalerdia

  • Lagun Onak A - Gure Txokoa, larunbatean 15:00etan Azpeitiako Garmendipen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun