Asteburu honetan jokatuko dituzte Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa Txikiko final zortzirenak

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 13:00

Maiatzaren 13an hasi zen Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa. Aurten, txapelketa bakarra egin beharrean, kategoriaka banatuta bi txapelketatan jokatzen dira ari dira:  seinak, haurrak eta kimuak txikien txapelketan, eta gazteak, kadeteak eta nagusiak gazteen txapelketan.  Asteburu honetan jokatuko dituzte txikien txapelketako final zortzirenak. 

Txikien txapelketa

Ekainaren 3a, ostirala 

  • Goizueta Arbizuren kontra ariko da Goizuetako pilotalekuan 17:30ean hasita. 

Ekainaren 4a, larunbata

  • Barañain Lesakaren kontra ariko da, Barañaingo Retegi pilotalekuan 10:00etan hasita.
  • Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan Doneztebeko pilotariak Villava-Atarrabiakoen kontra ariko dira 11:00etan hasita.
  • Bera Lizarraren kontra ariko da Berako Eztegara pilotalekuan 11:00etan hasita. 

Ekainaren 5a, igandea

  • Leitza Baztanen kontra ariko da Leitzako Amazabal pilotalekuan 09:30ean hasita. 

Gazteen txapelketa

Herriarteko gazteen txapelketan, aldiz, ligaxka fasean segitzen dute, eta laugarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan: 

Ekainaren 5a, igandea

  • Leitza Barañainen kontra ariko da 09:30ean hasita Leitzako Amazabal pilotalekuan. 
  • Lekunberri Baztanen kontra ariko da 10:00etan Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan.

Doneztebeko pilotariek atsedena izanen dute asteburu honetan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun