Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa indartsu hasi da pala modalitatean ere

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 30a, 18:00

Pala txapelketan aritu ziren pilotarietako batzuk, igandean Berriozarren.

Pala modalitateko Nafarroako Foru Komunitatearen Torneoa indartsu hasi zen igandean Berriozar eta Bakaikuko jardunaldi bikoitzarekin. Bertan, pala maratoia jokatu da, emakumerik gehien aritzen diren pilota jokamoldeari luxuzko erakusleiho bat eskainiz. Ilusioa eta aniztasuna izan dira jardunaldiaren osagai nagusiak.

Guztira, 50 pilotari lehiatu dira, hamabi elite mailan, hamalau 22 urtez beheitikoetan eta 24 kadeteetan. Txapelketa sistema, jardunaldi berean hainbat partida labur triangeluar bezala jokatuz, aunitz gustatu zitzaien iaz pilotariei, pilotari berriekin lehiatzea eta esperientziak partekatzea ahalbidetzen dielako, atseginagoa eta aberasgarriagoa suertatuz.

Berriozarren

Lehenengo triangularreko bikote sailkatuak, paleta goma, binaka elite

  • Murillo-Igoa eta Espinal-Saez Azarmendi

Bigarren triangularreko bikote sailkatuak, paleta goma, binaka elite

  • Saragueta-Ardanaz eta Gorostiaga-Arrillaga

Hirugarren triangularra bikote sailkatuak, paleta goma binaka sub 22

  • Juncal Quevedi eta Olaia Sarasibar eta Naroa Otxoa eta Olaia Eizagirre

Lehenengo kuadrangularra bikote sailkatuak, paleta goma sub 22

  • Maria Egusjkitza-Leire Artazkoz eta Enara Anitua eta Irati Purroy

Bakaikuko emaitzak

Lehenengo triangularreko bikote sailkatua, paleta goma, binaka kadete

  • Uxue Urgoiti-Maialen Bengoetxea

Bigarren triangularreko bikote sailkatua, paleta goma, binaka kadete

  • Amaia Riobo-Aroa Arrosagarai


Hirugarren triangularreko bikote sailkatua, paleta goma, binaka kadete

  • Julene Inuntziaga-Wude Zabarte

Laugarren triangularreko bikote sailkatua, paleta goma, binaka kadete

  • Naroa Buruaga-Kattalin Fernandez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun