Irurita Miguelene eta Doneztebe The Moment nagusitzen ari dira laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 30a, 17:00
Arraioz Sagardiak lortu du asteburuko garaipenik garbiena.

Laxoa elkarteak antolatutako Baztan-Errekako 42. Laxoa txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, bigarren itzuliko lehena. Larunbatean Donezteben eta igandean Oizen eta Arraiozen partida bana jokatu dituzte. Iruritan jokatu beharrekoa bertan behera gelditu da, herriko bestak zirelako.

Orain arte jokatu dituzten partda guztiak bi taldek bakarrik irabazi dituzte, A multzoan Irurita Miguelenek (partida bat guttiago jokatu arren multzo buru dira) eta B multzian Doneztebe The Moment (jokatutako bortz partidak irabazi ditu).

Seigarren jardunaldiko emaitzak

A multzoa

Oiz, 8 – Doneztebe Apeztegia, 9

Arraioz Sagardia, 9 – Doneztebe Titi, 2

B multzoa

Doneztebe The Moment, 9 – Doneztebe Ameztia 6

Irurita Olari – Irurita Arkupe, gibeleratua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun