Goizean Leitzako erraldoien eta buruhandien konpartsak ongietorria egin zien bildutakoei eta kalejira egin zuten herrian barna. Ondoren, tailerrak izan zituzten eta topaketetako abestiarekin dantzan aritu ziren bazkalordura arte. Bazkalondoan jolasak izan zituzten, baita merienda ere, eta berriz topaketetako abestia kantatuz agurtu zuten eguna.
Honela dio abestiak:
Dantza, salto, eta festa
heldu da topaketa!
Dantza, salto eta festa
bost herrien elkarketa!
Dantza, salto eta festa
gogo handiz gaude eta!
Dantza, salto eta festa
hori da jendeketa!
Arano, Areso, Ezkurra, Goizueta,
Leitzakoak ere hemen ditugu eta!
Dantza, salto eta festa...
Gaurkoan gu ere etorri garenez
jai giroan denak elkartu gaitezen!
Dantza, salto eta festa...
Arano, Areso, Ezkurra, Goizueta,
Leitzakoak ere hemen ditugu eta!