Euskaltzaleen Topaguneak lanaldi erdiko bi lanpostu bete behar ditu Baztan, Bortziriak eta Malerrekan aritzeko

Euskararen erabilera sustatzeko helburua duten programak kudeatzeko eta koordinatzeko, Euskaltzaleen Topaguneak lanaldi erdian aritzeko bi lanpostu bete behar ditu. Curriculumak ekainaren 15eko 14:00ak baino lehen bidali behar dira. Ikusi baldintzak eta gainerako xehetasunak hemen segidan.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ongi menderatzea.
  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.
  • Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea.
  • Prestutasuna.

Baloratuko da:

  • Lan arloan eskarmentua.
  • Euskara Elkarteen mugimenduaren ezagutza.
  • Soziolinguistikari buruzko ezagutza.
  • Teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Gestioan eta planifikazioan eskarmentua.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

Curriculumak e-Postaz bidaliko beharko dira oskar@topagunea.eus helbidera datorren ekainaren 15eko 14:00ak baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun