Itziar Gomez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak INTIAko nekazaritza-prestakuntza bukatu dutela egiaztatzen duen diploma eman zien maiatzaren 24an, astearte goizean 31 gazteri. Horrela, sozietate publikoak bukatutzat eman ditu urtarrilean hasi eta 200 ordu baino gehiagoko iraupena izan zuten nekazaritza eta abeltzaintzako prestakuntza-ikastaroak.
Eskola horiek INTIAren Gazteei Laguntzeko Plan Estrategikoaren parte dira, eta, denbora horretan, landutako gai bakoitzean berrogeita hamar hizlari espezialista eta erreferente inguru izan dira.
Ikastaroa bukatu duten 31 ikasleetatik hamar emakumeak dira eta gehienak abeltzaintzan ariko dira. Hain zuzen, abeltzaintzan hasiko dira ikasturtea bukatu duten ikasleen % 58a. Banaz bertzeko adina 31 urtekoa dute eta horietako batek ez ditu oraindik hemezortzi urte bete.