Kattin Madariaga aranaztarra eta Nahia Bertiz sunbildarra txapeldunorde Emakumezkoen Master Cup txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 23a, 15:00
Madariaga eta Bertiz txapeldunorde izan dira gazte mailako pilota goxo txapelketan.

Gazte mailako pilota goxoko finala galdu zuten Bartzelonako Arribas eta Garciaren kontra igandean Orkoienen

Ederra izan da Viana eta Orkoien artean osatu den emakumezkoen esku pilota asteburua. Bertan banatu dituzte pilota goxoko lehen txapelak eta, era berean, ekainaren 5ean Nafarroa Arenako hitzordu nagusirako lehen txartela, elite mailan Larrarte-Erasunen eskuetara joan dena.

Aurtengo edizioko lehen txapelek, gainera, kolore berezia izan dute, Bartzelonara bidaiatzen baitute, hain zuzen ere, Nafar Etxeko eskolara. Leire Arribas eta Isabel Garcia ikasle aurreratuak dira, larunbatean Vianako finalerdia irabazi zuten eta igandean garaipena lortu zuten, Arantzako Kattin Madariaga eta Sunbillako Nahia Bertiz 18-3 menderatuta.
Senior mailako finala askoz ere lehiatuagoa izan da, eta txapel bat Altsasuko Sonia Iris eta  Lekeitioko Jone Mateo nagusitu zaizkie Amaia Zarrabeitia eta Miren Elondo bizkaitarrei (18-16).

Elite mailako pilota mistoko finalaurrekoari dagokionez, Miren Larrartek eta Itsaso Erasunek Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu zuten Vianan, Barrokal-Mendizabali 22-16ko emaitzarekin irabazita, ordubeteko partidan. Nabarmentzekoa aurreko kuadroetan Larratek egindako lana.

 

EMAITZAK

Orkoienen igandean

Finala eskuz binaka pilota goxoa gazteak

  • Leire Arribas - Maria Isabel Garcia (Bartzelona), 18; Kattin Madariaga - Nahia Bertiz (Nafarroa,) 3

Finala, eskuz binaka pilota goxoa senior

  • Sonia Iris (Altsasua) - Jone Mateo (Lekeitio) 18; Amaia Zarrabeitia (Kortezubi) - Miren Elondo (Bermeo) 16
Vianan larunbatean

Mistoa nagusiak

  • Barrokal - Mendizabal 16; Erasun - Larrarte 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun