Nafarroako launakako sokatira txapelketako pisu arineko txapela jantzi du Beti Gazteko gizonezkoen taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 23a, 14:00

Amaiur hirugarren izan zen, emakumezkoetan txapeldunorde Beti Gazte eta kadete mailan ere txapeldunorde Amaiur.  Argazkiak: Xagu-Lesaka

Nafarroako launakako sokatira txapelketako azken jardunaldia jokatu zuten maiatzaren 21ean, larunbat arratsaldean Berriozarren Emakumezkoen eta gizonezkoen pisu arinetako (235 eta 300 kilo) bigarren jardunaldia eta 20 urtez beheitio eta kadete mailako hirugarren jardunaldia eta finalak jokatu zituzten. Gizonezkoetan Beti Gazteko laukotea suertatu zen txapeldun. Beñardo Iantzi, Unai Gurrutxaga, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Karmelo Mitxelena entrenatzaile zutela.

Lesakarren gibeletik, Berriozar  eta Amaiur A igo ziren podiumera; Txantrea B laugarren izan zen, Txantrea A bosgarren eta Amaiur B seigarren.

Emakumezkoen pisu arinean, ordea, ordura arteko tiraldi guztiak irabaziak zituen Beti Gazte bigarren izan zen finalean, Berriozar txapeldunaren gibeletik. Txantrea hirugarren izan zen, Araxes A laugarren, Amaiur bosgarren eta Antsoainek eta Araxes Bk seigarren postuan berdindu zuten.

20 urtez beheitikoetan ez zen eskualdeko talderik izan eta Berriozar suertatu zen txapeldun, Antsoain A, Antsoain B eta Txantrearen aitzinetik.

Kadete mailan, Amaiur txapeldunorde izan zen, Antsoain A taldearen gibeletik. Ondotik sailkatu ziren Andra Mari A, Berriozar, Andra Mari 1 eta Antsoain B eta Andra Mari 2.

Txapel guztiak

Gauzak honela, Beti Gaztek irabazi ditu maila nagusian jokatu diren bortz txapeletatik lau (gizonezkoak 300 eta 320 kilotan, emakumezkoak 255 kilotan eta mistoa 280 kilotan) eta Berriozarrek emakumezkoen 235 kilokoa. 20 urtez beheitikoan Berriozar eta kadetetan Antsoain A suertatu dira txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun