Beti Gazteko jubenilek Gipuzkoako ohorezko mailako finala galdu zuten larunbat arratsaldean Beasainen, Bergararen kontra, 0-2. Lesakarrek ezin izan zuten denboraldi bikaina finala irabaziz eta euskal ligara igoz borobildu, baina partida ederra jokatu zuten. Ez ziren Bergara baino guttiago izan, gol aukera ugari izan zituzten, baina, kategoriako 35 taldeen artean golegileena izan arren, ez zuten gipuzkoarren atea zulatzerik izan. Bergarak, berriz, kontraeraso batean eta penaltiz lortu zituen golak eta txapeldunen kopa etxera eramatea. Harmailetan giro bikaina izan zen, bai Lesakatik baita Bergaratik ere autobusean eta autoetan hurbildutako jendetzarekin eta Lesakara bueltan, ongietorria egin zieten Miguel Txoperenak gidatu dituen Beti Gazteko mutilei. Oraindik jokoan dauden talde nagusiei dagokionez, asteburu kaxkarra: Doneztebek kategoria galdu du Agoitzen galdu ondotik. Bi partidaren faltan bederatzigarren da, baina maila mantentzeko aukera emanen liokeen zortzigarren postutik zazpi puntura dauka. Gure Txokoari ere beltz paratu zaio Gipuzkoako Gorengoen maila mantentzea. Lehen kanporaketan, etxeko partidan 0-2 galdu zuen Billabonaren kontra. Igandean emaitza horri buelta eman beharko dio Billabonan, mailan segitu nahi badu.
FUTBOLA
Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea
- CD Aoiz 4 - Doneztebe FT 2 (Xabi Erasun eta Eloy Garcia)
Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen fasean
- Gure Txokoa 0 – Billabona 2
Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopan
- Asoleus 5 - Beti Gazte 5 (Joel Gilek 2, Xabi Larretxea, Andoni Otxoteko eta Josu Elizondo)
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako finala
- Beti Gazte 0 – Bergara 2
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea
- Anaitasuna 4 - Gure Txokoa 0
Nafarroako jubenilen kopako final zortzirenak
- CD Baztan – CD Corellano
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea
- Lengokoak 2 - Beti Gazte 4 (Jon Galardi eta Luken Urtxegi 3)
- Gure Txokoa 3 (Alain Zelaieta, Mussab Sehli eta Unai Etxeberria)– Urnieta A 4
Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak
- Doneztebe FT 3 (Izei Astibiak 2 eta Aitor Lorente) – CD Tudelano 0
- Aurrera 4 (Hodei Anaut, Eneko Barriola, Eder Sagastibeltza eta Ibai Otermin) – UCD Burlades A 2
Neska kadete-infantilak, Nafarroako kopako final zortzirenak
- Beti Gazte 0 – CD Kirol Sport 6
Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa kanporaketa
- Hondarribia 2 - Gure Txokoa 3 (Bruno Moncalvillok 2 eta Mattin Perez)
Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopan
- Touring 2 - Gure Txokoa 1 (Lierni Saralegi)
ESKUBALOIA
Neska alebinak ligan
- Erreka 5 - Baztango Kirol Taldeak BKT A 11, denboraldiko azken derbia baztandarrek irabazi zuten.
- Baztango Kirol Taldeak BKT B 7 – Malkaitz 9