Madrilen eta Bartzelonan atxiki dituzten Saharako gazteei elkartasuna adierazi die Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 11:30
Saharaztanek egindako elkarretaratze batean hartutako irudia.

Azken aste hauetan Saharatik zetozen hainbat gazte atxiki ditu Espainiako poliziak Madrilgo Barajas aireportuan eta Bartzelonan. Eta gertaera hori salatu du Saharaztan Baztan-Bidasoko Saharar herriaren aldeko elkartasun taldeak. Saharaztanen hitzetan, «egoerak Saharako gatazka konpondu gabeko arazoa dela erakusten du» eta Espainiako Gobernuari leporatu dio horren «erantzule» izatea. Hala, «inoiz baino ozenago» aldarrikatu du «Sahara aske!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun