Irungo La Salle Lanbide Eskolako aurrematrikula zabalik da maiatzaren 27ra arte

Ttipi-Ttapa 2022ko maiatzaren 20a

Erdi mailako eta goi mailako zikloak eskaintzen ditu ikastetxeak

Irungo La Salle ikastetxeko Lanbide Heziketako aurrematrikula epea zabalik da maiatzaren 27ra arte. Erdi mailako bi gradu eskaintzen ditu ikastetxeak:

  • Mekanizazioa
  • Mantentze elektromekanikoa

Goi mailei dagokienez, berriz, hiru eskaintza ditu:

  • Automatizazio eta robotika industriala
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
  • Administrazioa eta finantzak

Interesa dutenek harremanetan jar daitezke ikastetxearekin 943 62 84 11 telefonora deituz edo fp@irungolasalle.eus helbidera idatziz. Informazio gehiagorako eskuragarri dago www.irungolasalle.eus webgunea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun