Asteburu honetan jokatuko dute Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 14:00
Pilotariak eta Nafarroako Pilota Federazioko kideak txapelketaren aurkezpenean Leitzan.

Bi txapelketatan jokatzen ari dira aurten herriartekoa: txikien txapelketan kimuak, seinak, eta haurrak ari dira, nagusien txapelketan, aldiz, gazteak, kadeteak eta nagusiak.

Pasa den astean hasi ziren txapelketak, eta asteburu honetan ligaxkako bigarren jardunaldia izanen dute pilotariek.

Herriarteko Txikien txapelketa:

Maiatzaren 20a, ostirala

  • Ultzama Goizuetaren kontra ariko da Auzako frontoian, 19:00etan hasita.
  • Betelu Beraren kontra ariko da 18:00etan hasita Beteluko frontoian.

Maiatzaren 21a, larunbata

  • Doneztebe Errozabalen kontra ariko da 10:00etan Doneztebeko Ezkurra frontoian
  • Baztan Barañainen kontra ariko da 10:00etan Elizondoko Baztan pilotalekuan.
  • Abarzuza Leitzaren kontra ariko da 18:00etan Abarzuzako frontoian.

Maiatzaren 22a, igandea

  • Lesaka Zizurren kontrako ariko da 10:30ean hasita Lesakako frontoian.

Herriarteko Txapelketa Nagusia:

Maiatzaren 21a, larunbata

  • Baztan Ultzamaren kontra ariko da 10:00etan hasita Iruritako Aranabia pilotalekuan.

  • Doneztebe Barañainen kontra ariko da 12:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Leitzak atsedena izanen du jardunaldi honetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun