Gipuzkoako ohorezko mailako finala jokatuko dute Beti Gazteko jubenilek

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 08:00
Gipuzkoako ohorezko mailako finala jokoan izanen dute larunbatean Beti Gazteko jubenilek, lehen aldiz euskal ligara igotzeko aukerarekin.

Gure Txokoako talde nagusiak Gorengoen maila ez galtzeko kanporaketa jokatuko du Billabonaren kontra eta Doneztebek ere maila mantentzeko partida garrantzitsua dauka Agoitzen

Denboraldia bukatzen ari da eskualdeko kirol taldeentzat. Batzuk bukatu dute dagoeneko, baina oraindik jokoan ari diren futbol talde batzuentzako sasoiko partidarik garrantzitsuenak datoz. Adibidez, Beti Gazteko jubenilek Gipuzkoako ohorezko mailako finala jokoan izanen dute larunbat arratsaldean Beasainen, Bergararen kontra. Irabaztea lortuko balute, lehen aldiz euskal ligan jokatzeko aukera izanen lukete Lesakako gazteek. Gure Txokoako talde nagusiak, berriz, maila mantentzeko kanporaketa jokatu beharko du Billabonaren kontra. Joanekoa larunbatean jokatuko dute Matzadan. Final kutsuko partida izanen du Doneztebe futbol talde nagusiak ere Agoitzen. Maila mantentzeko borrokan segitzeko garrantzitsua izanen litzateke garaipena. Eskubaloian, talde gehienek denboraldia akitu badute ere, alebin mailako derbia jokatuko dute Errekak eta BKTk larunbat goizean Donezteben.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoa, jautsiera fasea

  • CD Aoiz - Doneztebe FT, larunbatean 18:00etan Agoizko San Miguel zelai berrian.

Gipuzkoako Gorengoen mailako iraupen faseko kanporaketa

  • Gure Txokoa – Billabona, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Asoleus - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Donostiako Herrera zelaian.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako finala

  • Beti Gazte – Bergara, larunbatean 17:00etan Beasaingo Loinaz zelaian.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasea

  • Anaitasuna - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Azkoitiako Txerloian.

Nafarroako jubenilen kopako final zortzirenak

  • CD Baztan – CD Corellano, larunbatean 17:30en Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasea

  • Lengokoak - Beti Gazte, igandean 16:15ean Donostiako Cesar Benito zelaian.
  • Gure Txokoa – Urnieta A, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak

  • Doneztebe FT – CD Tudelano, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera – UCD Burlades A, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Neska kadete-infantilak, Nafarroako kopako final zortzirenak

  • Beti Gazte – CD Kirol Sport, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Mutiko infantilak, Gipuzkoako kopa kanporaketa

  • Hondarribia - Gure Txokoa, larunbatean 16:30ean Hondarribiako Ondartzan.

Infantil neskak F-8, Gipuzkoako kopa

  • Touring - Gure Txokoa, larunbatean 15:00etan Errenteriako Fanderian.

Alebinak F8

  • Berriozar B - Beti Gazte A, igandean 11:00etan Berriozarren.
  • CD Oberena C - Baztan A, larubatean 11:00etan Iruñeko Oberenan.
  • JD San Jorge A - Doneztebe A, larunbatean 12:30ean Iruñeko San Jorgen.
  • CD Amaya A - Gure Txokoa A, igandean 12:00etan Iruñeko Amayan.
  • Gure Txokoa B – CD Lezkairu C, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.
  • Doneztebe B – CD Lezkairu E, igandean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Beti Gazte B – CD Kirol Sport D, ortziralean 17:30ean Lesakako Mastegin.
  • Baztan B – AD Mendillorri B, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte C – CD Valle de Egues E, ortziralean 18:30ean Lesakako Mastegin.

Benjaminak F8

  • CD Lezkairu A - Baztan A, larunbatean 11:00etan Soto Lezkairun.
  • CD Iruña - Beti Gazte A, igandean 11:00etan Taxoaren.

 

ESKUBALOIA

Neska alebinak ligan

  • Erreka - Baztango Kirol Taldeak BKT A derbia, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.
  • Baztango Kirol Taldeak BKT B – Malkaitz, larunbatean 10:00etan Elizondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun