Eskaintza berritua eta osoa, Erdi eta Goi Mailako Prestakuntza-zikloak eskaintzen dituena industriaren sektoreko lanbide-arloan: Fabrikazio Mekanikoa, Elektrizitatea-Elektronika, Zurgintza eta Altzarigintza, Hizkuntza ereduak: A (gaztelania), D (euskara), B (mistoa) eta zenbait kasutan eleanitza (moduluak ingelesez). Hiru modalitate daude:
- Erregimen arrunta: Bigarren Hezkuntzako (DBH) edo Batxilergoko ikasketak bukatu ondotik, bi kurtsotan Erdi edo Goi Mailako Zikloa egiteko ohiko bidea da.
- Eskaintza Partziala (arratsaldez): Bide honek Zikloetako moduluak era independentean ziurtatzeko aukera ematen du. Ordutegia ikaslearen beharretara egokitzen da. Lana eta bestelako eginkizunak ikasketarekin tartekatuz, hiru urteko epean dagokion titulazioa eskuratzeko aukera du ikasleak.
- Erdi Mailako zikloetatik zuzenean Goi Mailako zikloetara: Ikasturte honetatik aurrera, espezializazio-kurtsoak ere bai; 5G Sareen inplementazioa (erdi-mailako titulua duten ikasleentzat) eta Trenbideetako seinaleztapen eta telekomunikazio sistemak (goi-mailako titulua dutenentzat).
Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 27ra arte, eta matrikula uztailaren 15etik 19ra eginen da.
Metodologia berria
Elkarlanerako metodologia berriaren bidez, lanbidearen berezko gaitasun teknikoak lantzen dira,
bai eta gaitasun pertsonalak, lankidetzakoak, komunikaziokoak eta digitalak ere, gero eta gehiago, lan eta lanbide ingurunean beharrezkoak direnak.
Lanbide Heziketa Duala
Ikas-ekinezko heziketan oinarritua den modalitatea da. Alemaniako modeloaren antzera, ikastetxeetako prestakuntza lantegietako prestakuntzarekin konbinatzen ditu. Hartara, ikasleak ezagutza teoriko eta praktiko guztiak bereganatzen ditu ikastetxearen eta lantegiaren artean, lan kontratu batekin eta sektoreko lan hitzarmenaren araberako soldata kobratuz.
Lan-Poltsa
Espezializazioa edozein dela ere, euren ikasketak bukatzen dituzten ikasleentzako enplegu-aukera eta segimendu pertsonalizatua egiten du ikastetxeak helburu horrekin prestatua duen lan-poltsaren bitartez. Lan-Poltsa honi esker, enpresetatik datozen lan-eskaerak kudeatzen ditugu eta gure ikasleek lan-merkatuan sartzeko aukera dute edo, kasuaren arabera, euren lan egoera hobetzeko aukera dute.
Lan-munduan sartzea, norbere enpresa sortzea eta autoenplegua
Ekintzailetzaren eta autoenpleguaren kultura sustatzeko esfortzu berezia egiten du Ikastetxeak. Hezkuntza Sailburuordetzaren Urrats Bat programari esker, Bidasoa Institutuak ikasketak bukatu dituzten ikasleei enpresa propioak sortzen laguntzen die. 2001ean ekimena abiatu zenetik hogeita hamar enpresa baino gehiago eratu dituzte ikastetxeko ikasleek.
Ikastetxeak bertze hainbat zerbitzu eskaintzen ditu; ikasle-trukeak eta praktikak Europako enpresetan, prestakuntza ikastaroak dohainik langile eta langabeentzat, enpresendako prestakuntza-beharren diagnostikoak… Informazio gehiagorako eskuragarri dago www.fpbidasoa.eus webgunea.
