Laxoa txapelketako errekuperazio jardunaldia izanen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 20a, 11:00
Gibelatutako partidak jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Arraioz (argazkian) eta Doneztebeko plazetan.

Doneztebe The Moment – Irurita Arkupe eta Arraioz Sagardia – Doneztebe Apeztegia partidak jokatuko dituzte Donezteben eta Arraiozen, biak 16:30ean

Laxoa Elkarteak antolatutako 42. Laxoa Txapelketako lehen itzulia akitzeko errekuperazio jardunaldia izanen dute asteburuan. Bi partida jokatuko dituzte, biak larunbatean 16:30ean. Doneztebe Bear-Zanan, Doneztebe The Moment eta Irurita Arkupe izanen dira aurrez aurre eta Arraiozen, Arraioz Sagardia eta Doneztebe Apeztegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun